Mariasun Landa Sariak Errenterian
Lortutako sariak:
Mariasun Landa Sariak
Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan emakumeek gure herriari (Errenteriari) egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi da, eta horrela, herri-kronika osatu. Lehenengo Sariak 2010ean eman ziran eta ordutik urtero martxan jartzen den lehiaketa bat da.
Lehiaketa honen bidez bi sari ematen dira,
- Emakumezkoen begirada, lanik onena: 450€ (emakume batek edo emakumez osatutako talde batek aurkeztutako lanen artean lanik onena sarituko da).
- Emakumezkoei begirada, lanik onena: 450€ (gainerako lan guztien artean lanik onena sarituko da).
Bi idazlan irabazleak gainera, 2020ko Oarso aldizkarian argitaratuko dira eta gure inguruko hedabide orokorretan argitaratu ditzaten ahalegina egingo du Udalak. Bi idazlan irabazleen artean gutxienez bat euskaraz aurkeztutako lana izango da.
Lanak ERRENTERIAKO UDALERA (Erregistrora) helarazi beharko dira 2020ko urtarrilaren 31 bitartean.
Oinarriak hemen ikus daitezke.
Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak hamargarren urtez antolatzen diren Mariasun Landa Sarietara gonbidatu nahi ditu herritar guztiak, emakumezkoei deialdi berezia eginez.
Hauek dira aurreko urteetan aukeratutako lanak:
- 2011. Emakumezkoei Begirada onenari Saria: Iñigo Legorburu
- 2012. Emakumezkoei Begirada onenari Saria: Maite Ruiz de Azúa eta Karmele Mitxelena
- 2013. Emakumezkoei Begirada onenari Saria: Olatz Arozena Mujika eta Goiatz Labandibar
- 2014. Emakumezkoei Begirada onenari Saria: Txaro Pérez del Pecho
- 2015. Emakumezkoei Begirada onenari Saria: Ainhoa Palomo Zabala eta Ander Oiarbide Ruiz de Azua
- 2016. Emakumezkoei Begirada onenari Saria: Miren Azkarate Badiola eta Iñaki Otegi Gelbentzu
- 2017. Emakumezkoei Begirada onenari Saria: Miren Azkarate Badiola eta Iñigo Legorburu
- 2018. Emakumezkoei Begirada onenari Saria: Idoia Fraile eta Iñigo Legorburu
- 2019. Emakumezkoei Begirada onenari Saria: Elixabete Etxabeguren eta Iñigo Legorburu