2023 – Azkoitiako Geure Gelatik liburu azokak Mariasun Landa omendu du

Lana: Geure Gelatik liburu Azokaren irekiera ekitaldian Mariasun Landaren ibilbideari aitortza egin diote haur literaturaren munduan egindako lanagatik. Omenaldia Arantza Urretabizkaiak aurkeztu du, 2022ko idazle omenduak. Jarraian Annie Ernauxi buruzko hitzaldia eman du Landak.

Erakundea: Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Azkoitian antolatzen duen Geure Gelatik liburu azokak hiru helburu nagusi ditu Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariaren hitzetan: “irakurketa sustatzea, euskaraz idatzitako literatura bultzatzea eta berdintasunaren alde egitea, emakume egileei ikusgarritasuna emanez”.