berriak

22 posts

«Bizenta Mogel: krisalida baten historia?» hitzaldia

Mariasun Landak hitzaldi bat eskainiko du Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldietan. Hitzaldia Bizenta Mogelen inguruan izango da, ekainaren 5ean Klasikoen XVIII. Irakurraldi jarraituan Bizenta Mogelen “Ipui Onac” irakurriko baita. Eguna: 2025/06/03 Lekua: Euskaltzaindiako areto nagusia, Bilboko Plaza Barria, Bilbo. Ordua: 19:00 Hizkuntza: Euskara Iturria: https://bilbozaharra.eus/hurrengo-bilbo-zaharra-forumeko-jardunaldiak-ekaina-2025/

«Fabulatzeko abentura, idazteko esperientzia» ikastaroa

Uztailaren 09tik 11ra, Miramar Jauregian “Fabulatzeko abentura, idazteko esperientzia” izeneko ikastaroa emango du Mariasun Landak. Ikastaroak 30 orduko balio akademikoa izango du, eta bere helburu nagusiak sormena eta idazteko gogoa piztea, gaitasun narratiboak garatzea, irakurmena hobetzea eta idazketa mota ezberdinak esperimentatzea dira. Ikastaro hau teoriko praktikoa izango da, eta testuak […]

JUUL saria eman diote Mariasun Landaren Ezin ezetz esan liburuari

Euskal Herriko ikastoletako ikasleek JUUL kanpainako hauteskunde literarioen eguna ospatu zuten apirilaren 2an. Bertan, Euskal Herriko 51 ikastolek hartu zuten parte (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria). Mariasun Landaren Ezin ezetz esan (Erein) obrak C kategorian (8-10 urte) lortu zuen saria, Ibon Martinen Onin eta misio espaziala (Travel […]

Solasaldia. Barne bestiario ttipia

Lekua: KMK Santa Teresa aretoa, Donostia, Gipuzkoa. Eguna: 2025/01/30 Ordua: 19:00-21:00 Hizkuntza: euskara KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, Mintza Lagun Diálogos zikloaren barruan: Barne bestiario ttipia Idazleok orduak eta orduak ematen ditugu irudimena deitzen diogun lurralde lainotsu batean arakatzen, eta idazten dugunaren zati bat ezagutzen ez dugun edo “gaizki ezagutzen dugun” […]

Mariasun Landa Iurretan

Iurretako udalak Mariasun Landa goraipatzeko asmoz, Landaren obren inguruko ekintzez beteta hasi du 2025 urtea. Ekintzak urtarrilaren 7an hasi eta hilabete bereko 31an amaituko dira. Tartean izango dira, besteak beste, irakurle klubak heldu zein haurrentzat, Mariasun Landarekin berbaldia (urtarrilaren 23an), ilustrazio tailerrak eta ipuin-kontalariak.

Zergatik zen kristalezkoa Mari Errauskinen zapatatxoa? solasaldia

Lekua: Carlos Santamaria Zentroa, Donostia, Gipuzkoa. Eguna: 2024/11/08 Ordua: 17:30 Zergatik zen kristalezkoa Mari Errauskinen zapatatxoa? Galdera honen azpian beste hainbat itaun ezkutatzen dira: zertarako balio du fantasiak, irudimenak, literaturak? Amandre ipuin ezagunek balio unibertsalak adierazten dituzte eta ez da, inondik ere, literatura hutsala, gizakien literatura eternala baizik, Marc Soriano […]

“Joanak joan, etorkizun kontakizun” solasaldia

Lekua: Kultur Etxea, Hondarribia, Gipuzkoa. Eguna: 2024/10/25 Ordua: 19:00 Parte-hartzaileak: Mariasun Landa, Aran García Lekue eta Oihana Otaegui. Moderatzailea: Jakeline Barker Hondarribiak Harresilanda kalean hartu du 24 Emakume zientzia, arte eta letretan erakusketa urriaren 28ra arte, eta erakusketarekin bat egingo du erakusketaren protagonista diren hiru kideen solasaldiak Hondarribiako Kultur Etxean, Alde Zaharreko […]