Euskera
Kaixo, ongi etorri nire web orrira

Eseri lasai

Nahi baduzu, ekarri

Zeure kapelu beltza,

Zeure lepoko urdina,

Edo zeure pailazo-sudur gorria.

Itzali sakelakoa.

Jantzi edo erantzi oinetako egokiak.

Jarri edo kendu betaurrekoak.

Jantzi edo erantzi umorea.

Zatoz. Nire bizitzaren zati bat

Erakutsi nahi dizut,

Zurekin partekatu nahi dut neure sugarra: literatura.

Ikusiko duzu Parisen ikasi nuela gaztetan,

Filosofia.

Baina urteak eman nituela Oinarrizko Hezkuntzan

Unibertsitatera iritsi aurretik, eta bertan jarraitzen dudala.

Gutxienen hizkuntza gutxitua ikasi nuela

Berandu: euskara

Eta gaztelaniarekin erabili ohi dudala

Idazteko eta bizitzeko.

Nire kontakizunetan, gogoko dudala sentimenduetan sakontzea

Umorea dudala defentsabide nagusia

Erotu beharrean ibiltzen naizela erritmo narratiboaren,

Hizkuntza-gardentasunaren bila.

Eta bidaiatzeko ezagutu dudan

Modurik onenetariko bat

Irakurtzea eta idaztea izan dela.

Ez dudala agur esatea maite
Baina bai, biziki, eten-puntuak.

previous arrowprevious arrow
next arrownext arrow

Azken liburuak

Laster