Biografia

Mariasun Landa Etxebeste (Errenteria, 1949)

1973an Filosofian lizentziatu zen Parisen eta zenbait urtez Oinarrizko Heziketan eta IRALEko irakasle ihardun zuen. Egun Literaturaren Didaktikako irakaslea da Donostiako Unibertsitate Irakasle-Eskolan (Euskal Herriko Unibertsitatea). Euskal Herriko hainbat aldizkari eta egunkaritan kolaborazio-lanak egin baditu ere, Haur eta Gazteen Literaturan dauzkagu bere emaririk nagusienak, dagoeneko, alor honetan, 24 titulu argitaratu dituelarik. Aipatutako titulu hauetatik, asko Espainiako (katalana, galiziera, gaztelera) nahiz atzerriko hizkuntzatara (ingelesera, frantsesera, grekerara,…) itzuli dira.

  • Jasotako sarien artean, honakook nabarmendu nahi genituzke: “Lizardi Saria” 1982an Txan Fantasma ipuinarengatik eta Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria Alex ipuinarengatik 1991n. “A.M. Labaien Narrazio Saria” ere eskuratu du Krokodiloa ohe azpian narrazioarekin 2002n.
  • Espainiako Kultura Ministerioaren Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala 2003an, Un cocodrilo bajo la camaliburuarekin.
  • JakiundeEuskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kide da.
  • Iholdi eta Un cocodrilo bajo la cama lanak IBBYren ohorezko zerrendan egon ziren 1992an eta 2006an, hurrenez hurren, eta Elefante corazón de pájaro Zozo Zurien (White Raven) zerrendarako aukeratu zuten 2001ean. Municheko Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Liburutegi ospetsuak egin ohi du zerrenda hori.
  • Aipagarria da Iholdi ipuina 1992an IBBYko Ohorezko Zerrendan sartu zela azpimarratzea eta  Elefante txori-bihotza  liburua 2001 eko Municheko Nazioarteko Haur eta Gazte Liburutegi famatuaren White Raven (Zozo zuria) zerrendan dagoela agertu berri dela.
  • 2004. urtean, Donostiako Udalak emandako Hiritar Merezimenduzko Domina eta Errenteria Hiriko Domina lortu zituen.
  • Duela gutxi nobela autobiografikoa argitaratu du, La fiesta en la habitación de al lado (Erein 2007) izenburukoa.
  • 2008ko Andersen Nazioarteko Saria irabazteko hautagaia izan da. OEPLIk (Organización Española para El Libro Infantil) hautagai izendatu zuen IBBY-k ematen duen 2008.ko Andersen Sarirako (Haur eta Gazte Literaturako Nobel Saria)
  • “MARIASUN  LANDA” SARIAK: Mariasun Landa erreferente bihurtu da Errenterian 2010 urte geroztik,  Udalak  bere izena duen Sari lehiaketa antolatzen baitu. Ekimen hau Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago eta bere helburua da gizarteko arlo desberdinetan emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikustarazi nahi da, eta horrela, herri-kronika osatu. Lehenengo Sariak 2010ean eman ziren eta ordutik, urtero martxan jartzen den lehiaketa bat da.
  • Dabilen Elea 2011 Euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek:  EEEk (Euskal Editoreen Elkarteak), EIEk (Euskal Idazleen Elkarteak), APIE-EIEP (Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak), EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkarteak) eta Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak. 2011ean, “Mariasun Landa idazlea saritu dugu elkarteok, aho batez saritu ere. Izan ere, berritzailea izan da Mariasun Landa haur eta gazte literaturaren arloan; oparoa liburuak idazten; hizkuntza askotara itzulia; jende askok irakurria; sari askoren irabazlea eta beste zenbaiten hautagaia; irakurzaletasunaren sustatzaile nekaezina…”
  • 2014an Eusko Ikaskuntzaren Kultura, Arte eta Giza Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria jaso zuen Euskal Herrian zein atzerrian duen proiekzioa eta bere lanen ikuspegi kritiko eta berritzaileagatik.
  • Etxepare Euskal Institutuak Atzerriko Unibertsitateetan Euskara  eta Euskal Kultura Irakasteko  “Excellence in Basque Studies” V. Ikastaroa antolatu du  Mariasun Landaren omenez. Mariasun Landa haur eta  gazte literaturako idazlea, Bernardo Atxagarekin batera euskal  idazlerik itzuliena baita.
  • Galiziako Pen Klubak, Rosalia de Castro Saria eman dio Mariasun Landa idazle euskaldunari. Bi urtetik behin ematen den sari honek Galiziako PEN idazleen elkarteak banatzen du galiziar hizkuntza eta literaturatik portugues, espaniar, katalan eta euskara hizkuntzak eta literaturak omentzeko xedez.