- Jatorrizko izenburua: Elefante txori-bihotza
- Irudigilea: Emilio Urberuaga
- Itzulpena:
- ISBN: 978-84-667-0625-4
- Argitaletxea: Anaya
- Bilduma: Liburu zopa, 14
- Lehen Edizioa, Argitalpen urtea: 2001
- Inprimatze data: 2001
- Argitalpen lekua: Donostia
- Orrialde kopurua: 72 p. 19x13 cm
- Edizio zenbakia: 1ª ed.
- Koadernatzea: rústica
- Jatorrizko hizkuntza: Euskera
- Argitalpen hizkuntza: Euskera
- Sariak:
- Kategoria: Literatura infantil y juvenil
“Interes kulturalak dituen elefante talde batek maistra dinamiko eta abenturazale baten beharra du. Etxebizitza oihan afrikar batean. Dieta begetarianoa. Soldata: Ehun tona banana”. Maistra batek, iragarki hori irakurri eta lana eskatzen du. Han, oihanean, ohartuko da elefante guztiak ez direla berdinak: nolako bihotza, halako elefantea. Hor dago koska.
Adina: 10tik gora
Prentsako aipamenak:
– Ana Urkiza, Egunkarian 2002ko maiatzaren 4a Gezia bihotz erdia
Hunkigarria Mariasun Landaren ipuin hau. Ezberdinak direnen eta ezberdin izateagatik baztertuak direnen defentsan egindako literatur lan bikaina benetan. Animaliak dira ipuin lineal eta gutun itxuran idatzitako kontakizun honetako protagonista: elefanteak, hain zuzen ere. Elefanteak, hala ere, kolektibo zabalago baten sinbolo dira, bai animaliena zein gizakiena.
Narratzailea, interes intelektualak dituen elefante talde bati klaseak emateko Afrikara joan den andereño bat da. Elefanteek galdera oso arraroak egiten dizkiote, eta berak, galdera horiei erantzun ahal izateko, liburuak irakurtzea proposatzen die. Elefanteak haserretu egiten zaizkio, ordea, eta andereñoak ez daki nola igarri.
Mariasun Landak, gaztetxoenei zuzenduriko liburu hau erakargarri egiteko, elefanteengan pertsonifikatzen ditu gazteen izaera eta pentsamendua: jakin-min ikaragarria dute elefanteek, galdera oso arraroak egiten dituzte, eta nagusitan, astronauta edo antzeko zerbait izan nahi dute.
Elefanteek dena dakitela uste dute, ordea. Handinahikoak dira. Eta andereñoa, elefante ezberdinak daudela konturatzen da, daukaten bihotzaren arabera. Hemen, Mariasunek animalia/gizaki ezberdinen deskribapena egiten du: tigre-bihotza dutenak (agintariak), tximu-bihotza(mugituak), inurri-bihotza (langileak), arratoi-bihotza (jakintsuak) eta txori-bihotza dutenak: baketsuak, isilak, eztiak, misteriotsuak… Azken hauek elefante gehienek arbuiatu egiten dituzte, txoriekin hitz egiten dutelako. Atzeratuak deitzen diete.
Andereñoari, ostera, gertakizun bat dela medio, txori-bihotza duten elefanteak interesatuko zaizkio. Eta Mariasunek irakurleari gezi izorratz bat bidaliko dio bihotz erdira, txori-bihotza duten elefante edo umeengana hurbiltzeko.
Erritmo oso ona du ipuinak. Bai kontakizunari dagokionez, bai irudien txertaketari dagokionez. Emilio Urberuagaren irudiak ere ezin hobeak dira. Umorea eta ironia dira Mariasun Landaren tresnak ipuin honen gorditasuna ematzeko. Bere mezua zuzena da: ezberdinak direnak, normalean, ezezagutzaz baztertzen ditugu. Bestalde, dena dakitela uste dutenen prepotentzia ere kritikagai du idazleak.
Afrikan girotutako ipuin honek xarma berezia dauka. Espazioa erakargarria egiten da oso. Finean, irakurlea hunkitzea lortzen du Landak. Eta segur aski, ingurukoei beste begi batzuekin begiraraztea.
– Ruben Ruiz, Behinola aldizkaria, 7.zenbakia , 2002ko azaroa Duela urte bat gutxi gorabehera plazaratutako liburua ekarri dugu gure txokora.Mariasun Landaren Elefante txori-bihotza hain zuzen ere.
Lehenengo eta behin,liburua arina dela esango nuke.Ez mamirik edo funtsik faltan duelako,ez horixe!Izan badu,eta horrekin ongi jabetuko da irakurlea.Arina dela esaten dudanean,erraz irakurtzekoa dela esan nahi dut,umore zertzelada hainbatek horretan laguntzen dute.
Istorioa,animalien maistra batek bere lagun bati bidalitako gutun baten aitzakian eraikita dago.Maistra,armiarmekin nekatuta-edo –eskola ematen zien – egunkari batean agertutako iragarki batekin erreparatu eta hara non,elefanteei eskola ematera Afrikara joango den.
Behin elefanteen artean,konturatuko da guztiak berdinak ez direla.Batzuek tigre bihotza dutela; beste batzuek tximu bihotza;hango haiek inurri bihotza…eta beste batzuek aldiz,txori-bihotza.Horrela ohartuko da «…elefante guztiak kanpotik oso antzekoak direla,baina barrutik,haien bihotza ustekabe galanta gerta daitekeela:sorpresa-kaxa bat ».–24.orria –.
Tira bada,elefante txori-bihotza, elefante mota oso berezia omen da maistraren hitzetan.Zergatik? Bada laburbilduz,oso eztiak eta misteriotsuak direlako bai eta bihotza kardantxiloek bezain txikia daukatelako.
Gauzak horrela,egun batean elefante eme batek txori baten bisita izango du.Txori hori berri batekin datorkio elefante eme txori-bihotz horri.Azken honek,gainerako elefanteei eta maistrari kontatuko die txoriak esandakoa,eta berarekin trufatuko dira gainerako elefante guztiak.Azkenean maistrak,ia kasualitatez,elefante txori-bihotzari kasu egingo dio eta elefante lagun guztiek bizitza kontserbatuko dute elefante txori-bihotzak hainbestetan esandakoa betetzeagatik.Ondoren,elefante guztiek elefante txori-bihotzaren lagun izan nahiko dute,eta konturatuko dira zein bihotz oneko eta handikoa zen.
Bestalde,derrigorrez goraipatu beharko da Emilio Urberuagak –Manolito Laubegiren «aita »– egindako lan bikaina.Marrazkiek oso ongi adierazten dute Mariasunek hitzen bidez esandakoa.Marrazki guztiek bi orri betetzen dute eta
horrek ikusgarritasun handia ematen die.
Lezio ederra emango digu liburuak giza harremanei buruz,elefanteetan gizakien jokabide itsusienak islatuz.Honen harian,adierazi liburuak gozatzeko aukera
paregabea emateaz aparte,balio ere, liburuan agertzen dena gure haurren artean egunero-egunero ikus dezakegu, eta tresna ona deritzot bertan jorratutako gaia landu nahi izanez gero.
– Mondragon Unibertsitatea, haur eta gazte literatura irakur gida 2001 “Interes kulturalak dituen elefante talde batek maistra dinamiko eta abenturazale baten beharra du. Etxebizitza, oihan afrikar batean. Dieta, begetarianoa. Soldata, ehun tona banana”Narratzailea andereño bat da, ohar hau irakurri eta interes intelektualak dituen elefante talde bati klaseak ematera Afrikara joan dena. Elefanteek galdera oso arraroak egiten dizkiote eta berak, galdera horiei erantzun ahal izateko, liburuak irakurtzea proposatzen die. Baina elefanteak haserretu egiten zaizkio eta andereñoak ez daki nola asmatu.
Mariasun Landak, gaztetxoenei zuzenduriko liburu hau erakargarri egiteko, elefanteengan pertsonifikatzen ditu gazteen izaera eta pentsamendua: jakin-min ikaragarria dute elefanteek, galdera oso arraroak egiten dituzte eta, nagusitan, astronauta edo antzeko zerbait izan nahi dute.
Hunkigarria benetan ipuina. Ezberdinak direnen eta ezberdin izateagatik baztertzen direnen defentsan egindako literatur lan bikaina zalantzarik gabe. Ikusi dugunez, elefanteak dira ipuin lineal eta gutun itxuran idatzitako kontakizun honetako protagonistak. Elefanteak, azken batean, kolektibo zabalago baten sinbolo, animaliena zein gizakiena.
Erritmo oso ona du ipuinak, bai kontakizunari dagokionez, bai irudiei dagokienez. Izan ere, Emilio Urberuagaren irudiak ere ezin hobeak baitira.
- Euskera: Elefante txori-bihotza
- Eslovenio: Slon Pticjesrcni
- Polaco: Slon o ptasim sercu
- Bretón: Olifant Kalon-Evn
- Gallego: Elefante corazón de paxaro
- Castellano: Elefante corazón de pájaro
- Catalán: Un elefant amb cor d’ocell
- Euskera: Elefante txori-bihotza