Berriak

8 posts

Udako goiz batean literaturzale bat… Sorkuntza literarioaren abenturaz

Uztailaren 15etik 17ra, Miramar Jauregian “Udako goiz batean literaturzale bat… Sorkuntza literarioaren abenturaz” izeneko ikastaroa emango du Mariasun Landak. Ikastaroak 30 orduko balio akademikoa izango du, eta bere helburu nagusiak ikasleei literatur komunikazioaren bilatzen laguntzea eta hain beharrezkoak diren istorioak asmatzera, irudikatzera eta kontatzera motibatzea dira. Ikastaro hau teoriko praktikoa […]

Geure gelatik liburu azoka

Apirilaren 11tik 13ra bitartean, Azkoitian Geure gelatik liburu azoka egingo da. Azokaren baitan zenbait ekintza, hitzaldi eta sari banaketa egingo dira, eta horien artean izango da Mariasun Landa ere. Joan den urteko omendua izanik, aurten berari dagokio saria Jasone Osorori ematea. Saria eman baino lehen, Annie Ernauxen Emakume izoztua liburuaren […]

Goierriko Irakurle Taldeen 6. Topaketa

Goierriko Irakurle Taldeen Topaketan Mariasun Landa idazlea izango da aurtengo gonbidatua eta omendua. Topaketa egunean Krokodiloa ohe azpian obraren inguruan mintzatuko dira, horregatik, antolatzaileek topaketa egunerako liburua irakurrita edukitzea gomendatu dute. Eguna: 2024/06/08 Ordua: 17:00 – 19:00 Lekua: Gabiria, 20217, Gipuzkoa. Iturria: https://goierri.hitza.eus/2024/02/20/goierriko-irakurle-taldeek-mariasun-landa-omenduko-dute-ekainean/

“Joanak joan, etorkizuna kontakizun” mahai-ingurua

Eguna: 2024/03/22 Ordua: 10:00 Lekua: Bergarako Seminarixoa, San Martin Agirre Plaza, 4, 20570 Bergara, Gipuzkoa. 24 Emakume – Jakiunde erakusketaren baitan mahai-ingurua Munduaz eta emakume eta gizonek gizartean betetzen duten eginkizunaz dugun ikuspuntua, gure inguruneak, ohiturek eta kulturak baldintzatzen dute. Historiari nahiz egunerokoari begiratzeko garaian, unean uneko iritzi eta estereotipoek […]

Ipuinaren inguruko tailer literarioa

Ipuin Literarioaren Nazioarteko Jaialdian, Mariasun Landak ipuinaren inguruko tailer literario bat eskainiko du euskaraz. Eguna: 2024/03/16 Ordua: 10:00 – 13:00 Lekua: Ignacio Aldecoa Kultura Etxea, Florida ibilbidea, 9, 01005 Gasteiz, Araba. Ipuinaren inguruko tailer literarioa Gonbidapena Gehiago jakiteko: Programa Gonbidatuak Prentsa Iturria: https://aldecoafestibala.araba.eus/eu/home

XIV. Mariasun Landa Sarien banaketa

Martxoaren 9an, Mariasun Landak banatuko ditu XIV. Mariasun Landa Sariak, Errenteriako Emakumeen Etxean. Eguna: 2024/03/09 Ordua: 12:00 – 13:30 Lekua: Emakumeen Etxea, Txirrita Parkea, 20100 Errenteria, Gipuzkoa. Iturria: https://herribizia.errenteria.eus/es/agenda/evento/xiv-entrega-de-premios-mariasun-landa-h4wt7q/