2024- Jakiunderen aitortza

Lana: Otsailaren 6tik 27ra arte, ‘24 emakume‘ erakusketa jarri du Jakiundek Donostian, San Telmo Museoko atarian. Erakusketan, zortzi panel aurki daitezke, guztira, 24 protagonista biltzen dituztenak. Horrela, Jakiundek omenaldi bat egin nahi izan die zientzietako, arteetako eta letretako 24 emakumeri. Haien artean da Mariasun Landa bera. Zuzeneko erakusketaz gain, webgunean ikus daitezke protagonista bakoitzaren aurkezpen bideoak. Erakusketa Donostian egon ondoren, Bergaran dago, baina Iruñean ere jarriko dute, eta abuztuan, Uxuen (Nafarroan). Geroago, Gasteizen eta Bilbon ere ikusi ahal izango da.

Erakundea: Jakiunde, zientzia, arte eta letren Akademia 2007ko urriaren 25ean sortu zen, Eusko Ikaskuntzak eta euskal lurraldeko unibertsitateek bultzatuta. Jakiundek arlo bakoitzeko izen handiko adituak biltzen ditu, gizartearekin gaur egungo arazoei aurre egiteko estrategia egokien inguruko hausnarketak partekatzeko asmoz.