2020ko Idazle Galiziar Unibertsal izendatu dute Mariasun Landa

Lana: AELG-k urtero banatzen duen sari honetan, Mariasun Landa hautatu dute 2020ko Idazle Galiziar Unibertsal. Errekonozimendu honen bidez, elkarteak bere “obren kalitate literario altua” eta “hizkuntza, kultura eta duintasun nazionala” defendatzeko hautua saritu nahi izan dute. Mariasun Landak saria V Gala do Libro Galego-n jaso du.

Erakundea: 1980an sortutako AELG-k (Galiziar Hizkuntzako Idazleen Elkartea) galiziar literaturako modalitate guztietako 490 idazle baino gehiago biltzen ditu: poesia, narratiba, antzerkia, saiakera, idazketa zientifikoa, itzulpenak, etab. Partaide izateko baldintza bakarra galizieraz gutxienez obra bat argitaratuta edukitzea da, Galizian zein kanpoan bizi. AELG Suediako Akademiak sortutako erakundeetako bat da, eta eskumen ofiziala du Nobel Sarietarako izendapenak aurkezteko. Gainera, Euskal Idazleen Elkartearekin eta Associació d’Escriptors en Llengua Catalanarekin batera, Galeuska osatzen dute.