- Jatorrizko izenburua: Julieta, Romeo eta saguak
- Irudigilea: Asun Balzola
- Itzulpena:
- ISBN: 978-84-348-4316-5
- Argitaletxea: Ediciones SM
- Bilduma: Baporea. Sail laranja,13
- Lehen Edizioa, Argitalpen urtea: 1994
- Inprimatze data: 1994
- Argitalpen lekua: Madrid
- Orrialde kopurua: 96 p. 19x14 cm
- Edizio zenbakia: 1ª ed., 1ª imp.
- Koadernatzea: rústica
- Jatorrizko hizkuntza: Euskera
- Argitalpen hizkuntza: Euskera
- Sariak:
- Kategoria: Literatura infantil y juvenil
3 argitalpen 1996 arte
– Felipe Juaristi, Diario Vasco Zer da liburu bat?
Ez naiz ni hemen hasiko Mariasun Landa idazlea nor den jende guztiari adierazten, pentsatzen baitut mundu guztiak dagoeneko baduela haren berri, haur eta gazte literaturaren munduan aritzen direnen artean ospetsuenetakoa edo delako. Haren liburuak hizkuntza bat baino gehiagora itzuli dituzte, eta berak ere sari bat baino gehiago lortua du bere bizitza literario luze bezain emankorrean. Aurkezten dizuedan hau, euskaraz argitaratu duen azkena da.
Oso detaile politak ditu liburuak. Kapituluak izendatzeko era oso da sujerikorra. Esaterako, lehen kapituluan galdera hauxe irakurtzen dugu: Zer da paradisua? Erantzuna berehala dator, piska bat beheraxeago: Tarta jatea eta rock-a dantzatzea. Garbi dago, galdera traszendental bati halako erantzuna emateko sagua izan behar dela, edo haurra bestela. Izan ere, saguak dira liburu honetako pertsonaiak, oso kezkaturik daudenak, Julieta potolinak jateari utzi nahi diolako. Julieta hori da liburuko heroina. Ispiluari begiratzen dio eta, horiek gezurrik esaten ez dutenez, bere burua ikusten du hipopotamoaren antzera, oso lodia, alegia. Eta hor hasten dira saguen arrenkurak. Julieta, bestalde, maitemindu egiten da, eta saguek berehala ikasten dute zer nolako ondorioa dakarren umore horrek. Zer da enamoratuta egotea?, galdetuko diote beren buruari. Eta ernatzuna ere berehalaxe asmatuko dute. Zer izango da bada? Tarta purea bailitzan jatea. Saguek ondo bizi nahi.
Mariasun Landak liburu honetan, beste askotan bezalaxe, emakumearekiko grina eta konplizidadea erakusten digu. Emakumeen egoera normal bat agertzen digu, lodi sentitzearena, maiteminduta egotearena. Eta umorez eta ironiaz irtenbidea ematen dio. Amaiera, noski, oso positiboa da, eta hala behar du izan, hobe esanda, haraino darama liburuaren desarroiloak berak. Ez dut esan oraindik, baduela liburuak beste detaile polit bat. Liburua ilustratzeko jarriak dauden mararzkiak Asun Balzolarenak direla. Nik neuk frogatu dudalako esan dezaket, neska-mutilei arrunt gustatzen zaizkiela klase horretako marrazkiak, eta haurrek liburu bat lehendabizi begiekin ulertzen dutela. Hain da garrantzizkoa marrazkigilearen lana liburu bat ederra izan dadin! Galdera batez formulatu beharko bagenu gure teoria hauxe izango liztateke, dudarik ez: Zer da haurrentzako liburu bat? Eta erantzuna segidan: Marrazkiak (edo santuak) dituena.
- Euskera: Julieta, Romeo eta saguak
- Catalán: Julieta, Romeo i els ratolins
- Catalán: Julieta, Romeo i els ratolin
- Árabe: Julieta, Romeo y los ratones –
- Castellano: Julieta, Romeo y los ratones
- Castellano: Julieta, Romeo y los ratones –
- Euskera: Julieta, Romeo eta saguak