2025 – JUUL Kanpaina “Ezin ezetz esan” obragatik

Lana: Mariasun Landaren Ezin ezetz esan (Erein) obra C kategoriako (8-10 urte) bozkatuenetako bat izan da, Ibon Martinen Onin eta misio espaziala (Travel Bug) eta Xabier Olasoren Mihi-puntaren puntan (Elkar) obrekin batera JUUL Kanpainan.

Irakurri hemen albiste osoa

ErakundeaJUUL Kanpaina irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz Euskal Herriko ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da, Nafarroako Ikastolen Federazioak bultzatua. Euskal Herriko ikastolen ekintzez gain, irakurleen etxe edo herrietan egiten diren ekimenak ere aintzat hartzen ditu kanpaina honek. Kanpaina honen bidez, ikasleek gustukoen dituzten idazle (euskaraz idatzitako liburuen hautaketaren bidez) eta ilustratzaileak aukeratzen dituzte.