2018- Hondarribia Saria

Lana: Mariasun Landa jakitunak “Hondarribia Saria” jaso du hiriko Liburu Azokaren 24. edizioaren baitan, Zuloaga Etxean kokatutako liburutegian egindako ekitaldian.

Abenduaren 13an, Txomin Sagarzazu alkateak eman zion saria idazleari, bere lanaren balioa aintzat hartuz, “Euskal Literaturari eta, zehazki, haur literaturari egindako ekarpenagatik”. Udalaren izenean eskainitako saria, Erreginaren baluartearen eskultura jaso zuen Mariasun Landak, bi liburuez gain: “Hondarribia, ñabarduren hiria” Javier Sagarzazu margolariaren eta Ylenia Benitoren lana, eta “Bazen behin, il était une fois, érase una vez Hondarribia/Bayonne/Pamplona-Iruñea”.

Loturak: Agenda eta Jakiunde

Erakundea: Euskal Liburu eta Diska Azokaren XXIV edizioa, Hondarribiako udalak antolatuta dago. Azoka hau egin ahal izateko, ondorengoak dira zenbait antolatzaile: Euskadiko liburu azoken batzordea, Euskadiko liburu-Ganbara, Eusko Jaurlaritza (Kultura eta Hizkuntza politika saila) eta Gipuzkoako foru aldundia (Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola departamentua).