Elisabete lehoi domatzailea

  • Jatorrizko izenburua: Elisabete lehoi domatzailea
  • Irudigilea: Ramon Agirre
  • Itzulpena:
  • ISBN:
  • Argitaletxea: Elkar
  • Bilduma: Perkax 3
  • Lehen Edizioa, Argitalpen urtea: 1983
  • Inprimatze data: 1983
  • Argitalpen lekua: Donostia
  • Orrialde kopurua: 57 or. 21 zm.
  • Edizio zenbakia: 1ª ed.
  • Koadernatzea: rústica
  • Jatorrizko hizkuntza: Euskera
  • Argitalpen hizkuntza: Euskera
  • Sariak:
  • Kategoria: Literatura infantil y juvenil

2 argitalpen 1984 arte
La siguiente edición, ilustrada por Jon Zabaleta, 5 argitalpen 1997 arte

San Joan bezpera zen. Gurasoak afaltzera joan ziren, eta Elisabete bakarrik utzi zuten etxean. Hark askoz nahiago zuen San Joan bezperako festara lagunekin joan, baina gurasoek ez zioten utzi. Batere uste gabe, ordea, gau hartan Elisabetek abentura bat zeukan zain; abentura zirraragarria, hunkigarria eta arriskutsu samarra ere bai. Protagonistak berak kontatzen digu liburu polit honetan.

—Eli!

Ahots zakar hark asaldatu ninduen. Koskandi, begi bat zabaldurik, ezker-eskubi begiratuz, beldurrez egongo balitz bezala, hasi zitzaidan marmarka:

—Aldegin al du lehoitzar horrek? Isildu al da munduko eme saltserena, bazter nahastaileena? Eli, ez kasorik egin horri, ez diozu sinetsi behar nitaz esaten dizunik… Lo jarraitu behar dut, itxura egin bederen, bere orroeak ez entzutearren… Gertura zaitez, Totak adituko digu bestela eta…

Koskandirengana zintzoki hurbildu nintzen.

—Marisaltsera hori! Beti protestaka, beti orroeka eta gainera gezurti hutsa! Zu egon lasai, nik ahoa ongi zabalduko dut! Zu trankil egon zaitez! Ahoa zabal zabalik jarriko dizut, horixe baietz! Zu bezalako lau neskatila irensteko moduan… Nirekin ez duzu izango prolemarik. Beste lehoieme egoskor horrekin, berriz… Agindu, bai. Agindu egiten du, baina gero… ez du agindutakoa betetzen! Ez zaitez fida horrekin!

Baina bapatean, Koskandi isildu egin zen, begiak itxi eta lo itxura egiten hasi. Orduan konturatu nintzen Tota berriro guregana zetorrela:

—Elisabete, ez ezazu ezertxo sinets! Ziur asko ahoa ongi zabalduko dizula aginduko zizun, ezta? Beti berdin!… Eta ni, egoskorra, berritsu nazkagarria eta dominatzailea naizela esango zizun! Gezurti bat besterik ez da! Ez iezaiozu kasorik egin! Beti berdin egiten du. Badaezpadare, azukre koskor batzu eraman behar dituzu, hutsean ez bait du inoiz lanik egiten alfer honek! Jan eta lo, hori da horren lege bakarra! Hobe duzu ahoa zabaltzen duenean azukre koskor batzu ematea, bestela, ridikuloan utziko zaitu jendearen aurrean…