Idioma: Euskera

52 posts

Elefante txori-bihotza

“Interes kulturalak dituen elefante-talde batek maistra dinamiko eta abenturazale baten beharra du. Etxebizitza oihan afrikar batean. Dieta begetarianoa. Soldata: Ehun tona banana”. Maistra batek, iragarki hori irakurri eta lana eskatzen du. Han, oihanean, ohartuko da elefante guztiak ez direla berdinak: nolako bihotza, halako elefantea. Hor dago koska. Obra hau 7-10 […]

Ezin ezetz esan

Herri txiki eta berezi honetan, inoiz ezagutu ez den fenomeno bat gertatu zen: EZ hitza erabat desagertu zen jendearen aho eta bihotzetatik… Ez zuten EZ bezalako hitzik ezagutzen, ezta horren beharrik sentitu ere. Obra hau 10-13 urte bitarteko irakurleentzat gomendatuta dago, hemen irakurri dezakezu zatitxo bat: https://www.erein.eus/media/primeros_capitulos/primer_capitulo1699.pdf

Krokodiloa ohe azpian

Tipo arrunta da liburu honetako protagonista. Arrunta du etxea, arrunta lanbidea, arrunta izena bera ere: J.J. Ohitura arruntak ditu eta egunero berritzen ditu beti berdin beti berdin edo antzera. Baina halako batean, gaur, ohetik jaiki, eta batere arrunta ez den zerbait gertatu zaio: krokodilo bat ikusi du bere ohe arruntaren […]

Elsa eta paradisua

Elsak bost urte zituenean entzun zuen lehen aldiz hitz hau: pa-ra-di-su. Gustatu egin zitzaion. Bost segundo baino ez zituen behar izan zer esan nahi zuen galdetzeko. Hala ere, inork ez zion erantzunik eman… Uda batean, baina, dama bitxi bat agertu zen Elsa eta familia oporrak pasatzen ari ziren landetxean. Ordurako, […]

Marlene eta taxizapata

Abeslari famatua izandako kateme bat da Marlene, eta munduko bazterrak ikusten jarraitu nahi du. Z’Apa Tapatapa, berriz, taxizapata bat da, gau batean Marlene ezagutuko duena. Egundoko abenturak biziko dituzte elkarrekin amets bat betetzen duten bitartean: mundua ezagutzea. Elkarrekin abentura liluragarriz eta zenbait arriskuz beteriko bidaiari ekingo diote, ilargia dutelarik lekuko […]

Julieta, Romeo eta saguak

Sagu gozozale batzuk oso gustura bizi dira Julieta mokofinaren etxean. Baina, egun batean, egoera erabat aldatzen da: Julieta maitemindu, argaltzeko dietak egiten hasi eta ikasle fin bihurtzen da. Goseak eraginda, saguak egoera larri hori aldatzen saiatuko dira… Obra hau 10-13 urte bitarteko irakurleentzat gomendatuta dago, hemen irakurri dezakezu zatitxo bat: […]

Txan fantasma

“Nire lagun fantasma haiekin nazkatu nintzenean, haurren baten etxean bizitzea erabaki nuen. Gainera, beste fantasma petral haiek isekaka aritzen zitzaizkidan, txikia eta potoloa nintzelako.” Txanek ez zuen fantasma petral haiekin bizi nahi. Haurrekin jolastea gustatzen zitzaion, eta ez haurrak beldurtzea. Horregatik pentsatu zuen taldetik alde egitea. Han eta hemen bakar-bakarrik […]

Nire eskua zurean

Gaur goizean, kaletik paseatzen genbiltzala, ihes egitea erabaki dut. Ni neu harrituta geratu naiz bat-bateko erabakiarekin. Nola ez zait, bada, lehenago bururatu! Hain argi zegoen! Zer egiten nuen nik, hantxe, bi haiekin paseatzen, amorratuta ama bere nobioarekin besotik helduta ikustean? Bordara! Alde egingo dut bordara! 14 urteko protagonistak, amak bikotekidea […]

Amona, zure iholdi

Martinek linterna bat atera zuen bere motxilatik, eta nik galdetu nion zertarako zen eta berak ez zidan ezer ere erantzun, eta urduri nengoen, ez nekien zergatik… Eta, bat-batean, jira egiteko eta begiak zabaltzeko agindu zidan. -Alto! Geldi hor! Orduan, amona, Martinek pistola batekin apuntatzen ninduela ikusi nuen, edo hobeto esanda, […]

Alex

Ospitalean da Alex, ohean etzanda. Hainbat jende dabil bere inguruan eta ongi zaintzen dute. Horretan ez da kexarik. Hala ere, Alexek ezin du bere lagun Ninaren bisitarik jaso, haurrek debekaturik dutelako ospitalera joatea. Hortaz, eskutitza idatziko dio Alexek. Gutun horren bidez jakingo dugu nolakoa den Alex eta zergatik dagoen ospitalean. […]