«Fabulatzeko abentura, idazteko esperientzia» ikastaroa

Uztailaren 09tik 11ra, Miramar Jauregian “Fabulatzeko abentura, idazteko esperientzia” izeneko ikastaroa emango du Mariasun Landak. Ikastaroak 30 orduko balio akademikoa izango du, eta bere helburu nagusiak sormena eta idazteko gogoa piztea, gaitasun narratiboak garatzea, irakurmena hobetzea eta idazketa mota ezberdinak esperimentatzea dira. Ikastaro hau teoriko praktikoa izango da, eta testuak eredu gisa hartuz, norberak bere sortzeko aukera izango baitu. 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatutako ikastaroa

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak homologatutako ikastaroa

Eguna: 2025/07/09 – 2025/07/11

Ordua: 09:00 – 14:00

Lekua: Miramar Jauregia, Mirakontxa pasealekua 48, 20007 Donostia, Gipuzkoa / Online

Hizkuntza: Euskara

Iturria: https://www.uik.eus/eu/jarduera/fabulatzeko-abentura-idazteko-esperientzia?_gl=11q7t6z3_upMQ.._gaMTk4MDQxODAyOC4xNzQ3ODE0NDcx_ga_D0PCVYN27W*czE3NDc4MTQ0NzEkbzEkZzEkdDE3NDc4MTUyMzkkajAkbDAkaDAkZEtoLXdQOVV2YzBwUzFsRHZ4ZXRuRDUtal91blNoa3VrQnc.